![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
AMALURRAK DANTZAN
EKITEKO GARAIA DA: URRETXU, ESNA ZAITEZ!
Begiratu ingurura. Zer ikusten duzue? Sumendi bat dugu parean. Baina gure sumendi honek ez du laba arruntik botatzen; herrian barru-barruan daramagun kezka eta estutasun bakoitza kanporatzen ari da. Kezka hauek egunerokoan itotzen gaituzte. Etxebizitzen precio izugarriek gure gazteak herritik kanpora bultzatzen dituzte, eta bitartean, betiko bekoikeria eta konformismoan erortzen gara, “hemen ez dela ezer egiten” esanez besoak gurutzatuta.
Herriko denda eta merkatariak estu eta larri daude, argiak banan-banan itzaltzen ari direlarik.
Kultur ekimenak desagertzen ikusten ditugu, bolondresak gero eta gutxiago gara eta lehen dena ematen genuen lekuan orain kosta egiten zaigu mugitzea. Eta larriena dena: gure altxorrik handiena, euskara, kaleetan gero eta gutxiago entzuten da.
Hau al da nahi dugun herria? Ke artean ito behar al gara? EZ! Argi eta garbi: EZ!
2026an gaude eta Urretxuk beti izan du, bere historian zehar, krisiei aurre egiteko eta Aurrera egiteko ahalmen ikaragarria. Eta oraingoan ere ez da gutxiago izango. Sumendiak dena erre aurretik, esnatu, suspertu eta lanean jarriko gara.
Herria ahalduntzeko unea da, gazteak eta helduak elkartzekoa. Belaunaldien arteko arrakala hori zubiz bete behar dugu eta transmisioa berriro piztu; zaharren jakinduria eta gazteen indarra baitira gure motorra.
Urretxu, kendu logura! Mugitu gaitezen, egin dezagun topo kalean eta babestu dezagun gurea.
Sormenez, gogoz eta elkartasunez, herri honek ez baitu mugarik.
Sumendiak dena erre aurretik, berau gelditu behar dugu!
_______________________________
EKITEKO GARAIA DA. URRETXU, ESNA ZAITEZ!
¡ES HORA DE ACTUAR: URRETXU, ¡DESPIERTA!
Mira a tu alrededor. Nuestro volcán no arroja lava común, sino los problemas que nos ahogan a diario: el precio de la vivienda imposible que obliga a los jóvenes a marcharse, el conformismo, la crisis del comercio local, la pérdida de iniciativas culturales, la falta de voluntariado y el retroceso del euskera.
¿Es este el pueblo que queremos? ¿Nos vamos a ahogar en el humo? ¡NO!
Estamos en 2026 y Urretxu siempre ha tenido la fuerza para salir adelante. Antes de que el volcán lo queme todo, vamos a detenerlo. Es momento de empoderar al pueblo y unir a jóvenes y mayores: la sabiduría de unos y la energía de otros son nuestro motor.
Urretxu, ¡libérate de la pereza! Salgamos a la calle y defendamos lo nuestro con creatividad, ganas y solidaridad.
¡ES HORA DE ACTUAR. URRETXU, DESPIERTA!