KAGAU DIAU! koadrila
Natura jakintsua da, gizakia ez.
Lata arrunt batek 20 urtetik gora behar ditu deskonposatzeko; plastikozko edalontzi eta botilek, aldiz, 1000 urteko epea behar dute. Txikle batek, 5 urte; zigarroen kolillek, 2 urte; brik edukiontziek, 30 urte; eta plastikozko poltsek, 150 urte. Hauek guztiak, gizakiak eragindako materialak dira, eta ikus dezakezuenez, denbora asko behar dute desegiteko. Sagar batek, ordea, 6 egunetan eman dezake bere deskonposaketa prozesua.
Horregatik, gure karrozan, naturak sortzen dituen elementuak eta gizakiak sortzen dituen materialen eboluzioaren arteko diferentzia irudikatu nahi izan dugu, inori kalte egiten ez dioten eta berriro jaio daitezkeen elementu naturalak, kutsagarri edo kaltegarriak diren material artifizialekin alderatuz.
Munduak bere autosuntsiketarako bidea hasi du eta balaztarik gabe doa, gu guztion erruz. Gure ondorengoek bizitza honetan goza ahal izateko, aldatzeko garaia da, guztion esku baitago gure planetaren osasuna eta etorkizuna.
Gora Urretxu eta urretxuarrak!