GU GEU koadrila
MUNDU GARBI BAT POSIBLE DELAKO
Fukushima edota Chernobil ez dira munduan ezagun euren edertasun edo bertako enpresa garrantzitsuengatik. Bi herri hauetan elektrizitatea sortzeko zentral nuklearrak zeuden kokatuta eta gertaturiko akats batzuengatik erradioaktibitate ihesen ondorioz milaka hildako, zauritu eta ikaragarrizko kutsadura egongo da bertan denbora luzean. Bi adibide hauek ez al dira nahikoa arrazoi energia berriztagarrien erabilpena bultzatzeko?
Energia “garbi” hauen erabilpena: eguzkiarena, eolikoa,… oraindik oso murritza da, elektrizitatearen %20a soilik dator bertatik. Gainera, naturak ematen dituen baliabideak ustiatzean datza ingurumenari egiten zaion kaltea gutxituz. Beraz, bada garaia energia berriztagarriei atea irekitzeko!