BETIKO EARRAK kuadrilaren karroza
JOKATU ARDURAZ ETA BAKARRIK ADINEZ NAGUSIA BAZARA
Antzeman al duzu debekuren bat esaldi honen atzean? Legala dirudien arren, maskara hutsa da. Esaldi honen aurreko iragarki eta propagandek, oharkabean, jokura bultzatzen gaituzte. Gobernuak gai honen inguruan eskuartzea erakutsi nahi duen arren, ez du benetazko debekurik inposatzen.
Jokoaren atzean, diru-kantitate handia mugitzen da eta dakigunez, dirua da mundu honen motorra. Horrek azaltzen du enpresa handi hauek izaten duten jarrera: dirua helburu izanda, milioka pertsonen osasuna “jokoan” jartzea.
Nahiz eta adinez nagusi ez direnentzako jokua debekatua egon, errealitate hau ez da gure egunerokotasunean islatuta ikusten eta asko izaten dira, urrutigo joan gabe, herriko tabernetan bertan, jokoan aritzen diren gazteak.
JUEGA CON RESPONSABILIDAD Y SÓLO SI ERES MAYOR DE EDAD
Hainbat ikerketek diotenez, gazteongan, helduengan baina probabilitate handiagoa dago jokuarekiko adikzioa sortzeko. Gobernuak datu hauek jakin badakizki, baina honi aurka egiteko, ez ditu beharrezko neurriak ezartzen. Gazteek egunero erabiltzen dituzten espazioak apostu eta zorizko jokuz beterik daudela ikusten dugu, eta inork ez du hau eragozteko ezer egiten.
Gaztaroan, jakinmina nagusi denez, lagunen arteko “jokutxo” batekin hasten dena, menpekotasun egoera larria bilakatu daiteke une batetik bestera. Gainera, gazteek, sarritan, ez dute laguntza eskatzeko beharrik ikusten eta helduei baina zailagoa suertatzen zaie muga bat ezartzea, adikzio bat izateko probabilitatea handituz.
Gizartean, normalizatuta dagoen egoera hau larria bilakatzen ari da eta arazo honi aurre egiteko beharra erakuste aldera, erabaki dugu gure karrozaren gai nagusia izatea. Badakigu, hau aldatzea ez dela lan erraza izango, baina ez ahaztu inoiz: EZINA EKINEZ EGINA!