BOTA PIÑUE kuadrillaren karroza
eta… zaborraK Jango bagintu?
Zabar-zabar, zatar dena horren erraz zabaltzeko, zertarako gu sortzea zaborrean kutsatzeko?
Zertarako mendi, ibai, eguzkia, ilargia, haizearen arnas bera gardena eta garbia?
Zertarako oihan, baso, abereak, hegaztiak, zertarako mundu hon(e)tan bizi diren gizakiak?
Zertarako hauek denak ez bada nahi, maitasuna, nahi badugu gorrotoa, zikinaren hustasuna?
Hala bada, hala bedi, hala ez bada, lagun, adi! heldu zure bideari, izanaren iraultzari.
Lur-zeruak gu bagara, ekin prestu, ekin jator, ez ugalduz nahigabeki ai, horrenbesteko zabor.
Bide egin, bide izan, jardunez ez izan izu, a, eta bidea, beti,
garbi-garbi zeuk egizu.