photo sharing and upload picture albums photo forums search pictures popular photos photography help login
Javier Echaluce | all galleries >> Urretxuko Euskal Jaia (2005 - 2025) >> Urretxuko Euskal Jaia 2026 > _PAN7969.jpg
previous | next
20-Sep-2026

_PAN7969.jpg

URREZKO SIÑORAK

BETIRAKO AMAITUKO BALITZ?
Egun eguzkitsua zen, lasai nindoan oinez, paisaiari begira eta inguratzen ninduenaz gozatzen. Eguzki izpi goxoek aurpegian ematen zidaten eta haize leunak ileak kilikatzen zizkidan. Ohituta nengoen paisaia hartara, ezaguna egiten zitzaidan. Animaliatxoak lanean, hostoak dantzan, adarrak mugimenduan… Inguru izugarri hark liluratuta zuen nire burua, inurriak lanean, txoriak gotorlekuak prestatzen, eta arbola magikoan izaki misteriotsuak lanean. Debalde, dohainik, maitasunez eta ilusioz inguratzen ninduen hura bizirik eta magiko mantentzeko.
Bertan igarotzen nituen ehunka ordu, zuhaitzean bizkarra jarrita ingurua begiratzen, inguruaz gozatzen. Ematen zuen musikaz, eskaintzen zituen jakiez eta sortzen zen giroaz. Arbola hura fabrika bat bezalakoa zen, bertan lan egiten zuten izaki magikoak miresten nituen. Debalde ematen zuten, jakin bazekitelako, bihotza beteko zien beste mila gauza jasoko zituztela bueltan.
Egun hartan, arbolara heldu nintzenean, lehen begiradan ez nuen izakirik ikusi… Arraro zegoen, itzalita edo geratuta egongo balitz moduan. Norbaitek edo zerbaitek bertako magia itzali izango balu moduan. Arduratu egin nintzen, beldurtu ere bai… Zuhaitza usteltzen ari zenaren sentsazioa izan nuen. Ez zegoen musika doinurik inguruan, paisaia itzalita zegoen, inguruak ez zuen jakirik ematen… Ez zegoen magiarik.
Segundo batzuez begiak itxi nituen, orain arte hainbeste gozatu nuen hura gogoratu nahian. Zabaltzerakoan amets gaiztoa amaituta egongo zenaren esperantzarekin, ireki eta orduan ohartu nintzen, orain arte ikusitako hori guztia ez zela magia, HERRIGINTZA zela.
________________________________________

¿SI SE ACABARA PARA SIEMPRE?
Era un día soleado, caminaba tranquila, contemplando el paisaje y disfrutando de lo que me rodeaba. Los dulces rayos de sol me daban en la cara y la suave brisa me acariciaba los cabellos.Estaba acostumbrada a ese paisaje, me resultaba familiar. Animalitos trabajando, hojas bailando,ramas en movimiento...
Me sentía fascinada por aquel entorno terrible, con hormigas trabajando, pájaros preparando fortalezas, y seres misteriosos trabajando en el árbol mágico. Gratis, con ilusión para mantenerlo vivo.
Pasaba allí cientos de horas mirando alrededor con la espalda apoyada en el árbol, disfrutando de su entorno. De la música que daba, de los alimentos que ofrecía y del ambiente que se creaba. Aquel árbol era como una fábrica, admiraba a los seres mágicos que trabajaban en él. Lo hacían gratis porque sabían que iban a recibir de vuelta mil cosas más que les llenaría el corazón.

Panasonic S5II
1/100s f/7.1 at 119.0mm iso400 full exif

other sizes: small medium large original auto
previous | next
share
Type your message and click Add Comment
It is best to login or register first but you may post as a guest.
Enter an optional name and contact email address. Name
Name Email
help private comment