EM-TF Koadrilaren karroza
HAS DADILA JOKUA
Gure gizartea xake partida bat balitz bezela dago antolaturik. Bertan fitxa zuriak eta beltzak daude, klase maila desberdinetan antolaturik daudenak, eta kolore edo ideologia bakoitzak bere beharren alde borroka egiten du. Urteak aurrera joan ahala, nahiz eta goi agintariak aldatu, monotonia hutsa dugu lagun. 4 urtez behin aurpegi desberdinak ikustera ohitu garen arren, gauzak berdin jarraitzen dutela konturatu gara.
Urdin zein gorri, beltz zein txuri, erabaki guztiak berdinak izaten dira. Baina nahiz eta uste dugun errege edo politiko agintariak direla gainontzeko fitxak mugitzen dituztenak, euren gainetik dagoen material soil batek agintzen digu, diruak. Dirua da benetan gauzak alda ditzakeen bakarra.
Diruak eramaten gaitu hemendik hara, gu bere esanetara gauden fitxa soilak izanik.
ZEIN IZANGO DA HURRENGO MUGIMENDUA?