![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
6 KAGAU DIAU! Koadrilaren karroza
IKURRINAREN 120. URTEURRENA
120 urte ditu Aranatarrek 1894-ean sortu zuten ikurrinak. Jarraitua eta debekatua izan da denbora luzez eta oraindik ere, ez da nahieran eta askatusunez astintzen; kolore berde, zuri eta gorriek ez baitute berez duten dizdira alboan ohal gorri-horiak edota zuri eta urdinak izatea behartzen bagaituzte. Baina garai berrien usaina nabari da azken urteotan eta Eskozia eta Kataluniatik datozen askatasun olatuetan Euskal Herria ere behar bezala igoko dela iragarri daiteke. Askatasun horren sinbolotzat har dezakegu ikurriņa, etorkizunak ematen digun itxaropen alaiaren ikur. 120 urte luz arrotzak zaizkigun banderen azpian egon da ikurriņa, mugitu ezinik, lotuta.
Baina 120 urte lotuta, erasotuta eta zigortuta biziraun dituen ikurra, negu luzeek zuritu, udaberriek berdetu eta uda beroek gorritu egin dute urtez urte, sekula baino koloretsuago agertuko zaigularik laster.
Urteak pasa ahala herri baten sinbolo den ikurriņa lotzen duten kateak herdoiltzen ari dira, eta ez da asko falta bere hegoak astindu Aturritik Ebrorako zerua estali dezan. Berekin hegan egin nahi duen herri bat zain izango du garaia heltzen denean.