EYAK JODIU kuadrillaren karroza
EZ AHAZTU NONDIK GATOZEN
Baserritarrez mozorrotzen garen egun honetan, badirudi nekazal kultura txistorra jan eta abarkak janz- tean datzala. Baserria, ordea, askoz zabalagoa da: lurrarengandik eta lurrari lotuta bizitzea. Horreta- rako, urte luzeetan nekazal kulturak esfortzuan oinarritutako jakinduria zabal bat izan du ardatz, aurre- rapenaren izenean ahazten ari garena. Aurrera egin al daiteke gure erroak nondik datozen jakin gabe? Sustraiak lehortuko balira zer izango ote ginateke?
Eyak Jodiu kuadrilakook, kalekumeak izan arren, omenaldi txiki bat egin nahi izan diegu baserritik bizi zirenei eta direnei.