PAUSU TXIKIAK URRATS BIHURTU
Inurriak izango dira egunen batean munduaren jabe. Milaka milioi dira eta ez hori bakarrik, denak bat eginik egiten diete aurre suertatzen zaizkien arazoei. Hauen ezaugarri nagusienetakoa lana kudeatzeko ahalmena da, izakien arteko komunikazioa eta arazo konplexuei aurre egiteko gaitasuna. Urteetan zehar izan ditugu eredutzat, baina zer gertatzen zaio gure herriari? Zer bertako taldeei? Zer elkarbizitzari? Non daude lehen entzuleengandik jasotzen genituen txalo-zaparradak?...
Urtean zehar zenbait ekintza egiten ditugu herrian, giro aparta sortzeaz gain, herriari berari bizitasuna ematen diete. Betiko errutinatik ateratzeko aitzakia gisa erabil genezake edota dibertimendu osoz eginiko denborapasa gisa, zergatik ez. Askotan azken emaitza izaten da, benetan, baloratzen duguna. Baina ez dugu inoiz atzean dagoenaz hausnartu. Urte guztiko lana ezkutatzen da, ekimenez hazia ereiten dugun bakoitzean. Beraz, kontua da, hazi hori ereiteko egin beharreko ahalegina. Fruitu ugari loratzen dira Urretxun, eta askok hala uste badute ere, Euskal Jaia ez da fruitu bakarra.
Denok jakina da, herrian zenbait talde kultural daudela. Dantza, musika, argazkigintza… hartzen dituzte izpide, norberak egiten dakien horri zukua ateraz. Ezin uka dezakegu benetako lana dagoela talde bakoitzaren atzean. Hala ere hitzegin dezagun bada, taldeen arteko harremanez.
Geure herria batasun iturritzat jotzen bada ere, bada bere zilborrari bakarrik begiratzen dion asko, eta hori da gure herriaren gaitza. Herria, inurriek egiten duten antzera eraiki beharko genuke: TALDEAN. Konfrontazioek eta gudek ez gaituzte sufrimendura besterik eramaten.
Maitasuna, elkarlana, errespetua, babesa… hori da behar duguna. Hori da inurrien antzera elkarrekin lan egitea galarazten diguna. Ireki begiak eta batu eskuak, denok dugu zer lortu, zer borrokatu eta zer irabazteko. PAUSU TXIKIAK URRATS BIHURTU!!!!!
Ezin ahaz ditzakegu, Urretxu loratu asmoz, egunetik egunera jarduten dabiltzan talde kulturalak:
Aldaketa elkartea, Antzerki tailerra, Argazkia elkartea, Bertso Eskola, Egurrezko Tailaren taldea, Euskal Jaia taldea, Euskaltegiak, Goiargi abesbatza, Harizpi elkartea, Herri Kirol elkartea, Herriko dantzari taldea, Herriko eskolak, Iratzarri dultzaineroak, Irimoazpi abesbatza, Irrintzi dantza taldea, Lekaio kultur elkartea, Lurra dantza taldea, KAR (radioaficionados), Musika ikastetxea, Musika tailerra, MUTAMU, Ostadar taldea, Txistulari elkartea, Urretxuko Txalapartariak, Urretxu-Zumarragako Trikitixa elkartea, Xipi aisialdi taldea, Zine Klub Butak 21, Zintzo Mintzo, Zuhaitzaren Soinua kolektiboa, Z.U.G.A…
BOTA PIŃUE!!!!