Hirugarren munduan dauden arazo gehienak herrialde garatuok sortu ditugu, handi nahiek, eta geurekoikeriek, gure nahiak eta boterea lortzera bultzatzen gaituzte, hori lortzeko beste herrialde bat zapaltzen ari garela kontuan hartu gabe.Onargarria al da, geuk, herrialde industralizatuok egiren ari garena?
Guk egia esan ez dugu arrazoi bat aurkitzen, ez dakigu zergatik zapaltzen ditugun, ezta zergatik beraien gainetik jartzen garen ere, ez gara hobeak munduko zati batean edo beste batean jaio izanagatik, ez "hezkuntza on" bat edukitzeagatik. Baina, egia esan, hezkuntza ona al dugu? Badakigu idazten, baita irakurtzen ere, edozein hitz aztertzeko gai gara, mina (iz.), sufrimendua(iz.), banatu(ad.) errespetua(iz.), goseteak(iz.), gaixotasunak(iz.), egarria(iz.)... definizio zehatza esateko ere gai bagara. Baina, berezko esanahia ba al dakigu?
Baliteke beraiek idazten ez jakitea ezta irakurtzen ere, agian alfabetoa ere ez dute jakingo, baina ziur naiz hitz horien esanahia guk baino hobeto dakitela